Abenduaren 2ra arte, euskaraz edonorekin, edonon eta edonoiz hitzegiteko gonbidapena luzatzen digute Euskaraldiaren antolatzaileek. Bakoitza bere mailaren eta gaitasunaren arabera baina ahal den guztietan. Atzo iluntzean egin zituzten Euskaraldiaren hasierako ekitaldi nagusiak, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Baionan eta Iruñean. Herri askotan jarduera ezberdinak antolatu ziren ekitaldi sozial honi ongietorria emateko.
Euskaraldiaren antolakuntzatik erronka pertsonalak ezartzearen garrantzia azpimarratzen dute. Ekimenaren arduradunek, ikusgarritasun handiagoa lortze aldera, ahobizi eta belarriprest dauden pertsonak animatzen dituzte beren desafioa azalduz grabatzera eta beren sare sozialetara igotzera.
Animatu!!!
Utzi lotsa alde batera! Ez da ezer gertatzen hanka sartzen badugu, horrela ikasten da. "Jarrera da kontua" diote arduradunek.