Euskaraldiaren hirugarren edizioa amaierara iritsi da gaur, abenduak 2, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, eta Bigen Zupiriak "oso balorazio positiboa" egin du, jendartean finkatu eta egonkortu den ariketa soziala izan delako.
Bingen Zupiria Eusko jaurlaritzako bozeramaileak urte hauetan euskararen normalizazioaren mesedetan eman diren aurrerapausuetan egin du azpimarra.
Txapa eramatearen garrantzia azpimarratu du, euskaraz egiteko aukerak bistaratze aldera. Izan ere, aurreko urteetan baino jende gutxiagok jantzi omen du bereizgarria. Txapak ikusterakoan babestuta sentitzen garela eta estres linguistikoa murrizte dela diote Euskaraldiaren ikerketek.